XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LOLA.- Nik berriz denda erdia eramango nuke.

Depresioa astintzen lagunduko lidake.

Oso gaizki pasa dut azken egunotan.

TEO.- Bidaia bat egiten ari zinela uste nuen.

LOLA.- Hobeto pentsatu eta atzera egin nuen.

TEO.- Eta belga?

LOLA.- Ustela irten dit.

Gauza batzutan asmatu zenuela uste dut.

TEO.- Gainera salto egin dizu!

Putaku...!

LOLA.- Bai. baina garaiz apartatu nintzen eta jausi eta eskumuturra hausi zuen.

TEO.- Gizajoa!

Ezingo du eski txapelketatan parte hartu.

LOLA.- Hemendik aurrera kasu gehiago egingo dizut.

Zin egiten dizut.

(Ohea desegina ikusten du.

Errieta egiten dio txantxetan)

Ai, ai, ai! Ohea egin gabe oraindik

(Egiten hasten da).

TEO.- Uztazu, Lola.

LOLA.- (Egiten jarraitzen du hizketan ari den bitartean)

Erokeria bat egiteko zorian egon naiz.

Asko pentsatu dut zutaz eta elkarrekin emandako egunetaz

(Teorengana hurbiltzen da)

Asko gorrotatu nauzu, ezta?

TEO.- Ezin nuen.

Nahiz eta saiatu.

LOLA.- Pasa da dena.

(Teoren burua bere sorbaldan etzaten du)

Hemendik aurrera zutaz besterik ez naiz arduratuko.

Ba al dakizu zer zen gehien faltan botatzen nuena egun hauetan?

Ezetz asmatu !